Illunberen mende erdia ospatzeko, koruen zikloa
Azaroaren 5etik abenduaren 3ra arte zortzi kontzertu, denak koralak, jasoko dituzte Trintxerpeko eta San Pedroko elizek.
Illunbe Musika Elkartea bere 50. urteurreneko ospakizunetan da. Urtean zehar asko eta askotarikoak izan dira antolatu dituztenak, eta orain, koruei tartea eman nahi diete. Koruen zikloa prestatu dute.
Izan ere, azaroaren 5etik abenduaren 3ra, zortzi izango dira hango eta hemengo abesbatzekin antolatu dituzten kontzertuak. Denak Trintxerpeko parrokian izango dira, bat ezik: azaroaren 12an, Hondarribiko Eskifaiak San Pedroko elizan egingo du emanaldia (20:30).
Jarraian, kontzertu guztien zerrenda.
- Azaroak 5 (larunbata), 20:00etan Trintxerpeko elizan. Arrasateko Gazte (Arrasate) eta Luberri (Donostia) abesbatzak.
- Azaroak 6 (igandea), 12:45ean, Trintxerpeko elizan. Illunbe Abesbatza (Trintxerpe) eta Trintxerpeko Erretiratuen Elkarteko Abesbatza.
- Azaroak 11 (ostirala), 20:00etan, Trintxerpeko elizan. Zaria Koru Eskola (Errenteria-Orereta).
- Azaroak 12 (larunbata), 20:30ean, San Pedroko elizan, Eskifaia Abesbatza (Hondarribia).
- Azaroak 17 (osteguna), 20:00etan, Trintxerpeko elizan. Easo Gazte (Donostia) eta Ibaiertz (Martutene-Donostia) abesbatzak.
- Azaroak 18 (ostirala), 20:00etan, Trintxerpeko elizan. Aita Donostia (Donostia) eta Gure Kabia (Añorga-Donostia) abesbatzak.
- Azaroak 19 (larunbata), 20:00etan, Trintxerpeko elizan. Cum Jubilo (Donostia) eta Trintxerzahar (Trintxerpe) abesbatzak.
- Abenduak 3 (larunbata), 20:00etan, Trintxerpeko elizan. Easoko Beteranoen Abesbatza (Donostia).