Sarrionandia eta 'Lagun izoztua', Trintxerpen
Azaroaren 7an, Pasaiako Irakurketa Klubak Joseba Sarrionandiaren 'Lagun izoztua' lana aztertuko du. Horren partaide izango da egilea bera.
Pasaiako Irakurketa Klubak azaroaren 7an, Trintxerpeko liburutegian, egingo du hurrengo saioa. 19:45ean hasiko da Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua lana aztertzeko, eta hartaz solasean aritzeko tartea.
Berezitasun bat, nabarmena, izango du saio horrek. Sarrionandia bera solaskide taldeko partaide izango da, hau da, egun eta ordu horretan Trintxerpeko liburutegian izango da.
Saioa irekia da, doan, eta edonor joan daiteke.