Eskura daude 'Euskaraz barra barrari' buruzko inkestak
Uztailetik abian den egitasmoa pilotu fasean sartu da. Orain, markaren inguruko ekarpenak egiteko aukera dute jabe eta bezeroek.
Honezkero, Lezo, Pasaia nahiz Oiartzungo 110 establezimendu pilotu fasean sartu dira, “Euskaraz barra barra” markari dagokionean. Bezeroek establezimenduetan euskaraz aritzeko aukera dutela ohartaraztea da markaren helburua.
Aipatu fasea irekitzearekin batera, bi inkesta zabalduko dira, bezero nahiz establezimenduentzat: markaren inguruko iritziak, hobetu beharrekoak edota bestelako ekarpenak jaso nahi dituzte horrela. Horren harira, markaren sustatzaileek inkestan parte hartzera egin dute dei. Hobari gisa, parte-hartzaileek herri bakoitzeko 50 euroko erosketa bonua eskuratzeko zozketan sartuko dira. Hona hemen inkestetara sarbideak:
- Bezeroentzat: Esteka honetan, Whats App bidez edo paperean (establezimenduetan).
- Saltokietako jabeentzat: Esteka honetan, Whats App bidez edo paperean (establezimenduetan).
2023ko lehen hiruhilekoan marka hori euskararen lurralde osoan zabaltzeko lanari ekingo diote Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak.