Pasaiako Portua, lider ibilgailuen trafikoan
Automobil eta Kamioi Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak egindako azken eguneraketaren arabera, estatuko lehen postuan da Pasaiako Portua.
ANFAC Automobil eta Kamioi Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak egindako azken eguneraketaren arabera, Pasaiako Portua ibilgailuen trafikoari dagokion itsas eta portu garraioaren sailkapeneko lehen postuan dago, eta lider da Tarragonako Portuarekin batera. Bi portuek 4,4 puntuko balorazio orokorra eskuratu dute 5etik.
Portutik adierazi dute honakoa COVID-19ak markatutako aldia dela. Ibilgailuen ekoizpenari dagokionez, mikrotxipen krisia izan zen ekoizpen ahalmenaren faktore mugatzaile nagusia, eta garraiatu beharreko bolumenak urtean zehar oso aldakorrak izatea eragin zuen, portuen aldetik aparteko malgutasuna eskatuz.
Egoera horien aurrean, Pasaiako Portuak 2020ko txostenarekiko balorazioa hobetu du, automobilen sektorerako garrantzia handiko alderdietan hobetuz. Gauzak horrela, hobetu baloratu dira portuaren proaktibitatea eta bezeroarekiko harreman, aduana izapideak, errepideko sarbidea, gordailu eremuen esleipena edo ibilgailuei buruzko beste gorabehera batzuk.