Udalak aldizkariaren ale berria argitaratu du
Hainbat gai jorratu ditu azken alean. Aldizkaria etxez etxe banatzen ari da udala, eta webgunean ere eskuragarri dago.
Lezoko Udalak bere aldizkariaren ale berria argitaratu du. Herrian zehar etxeetan uzten ari badira ere, udaleko webgunean ere irakurri daiteke honezkero.
Ale berri honetan, gai ugari jorratu ditu udalak: “Emakumeen ahalduntzea lantzeko taldea”, “Muittubizi ekimena”, “Pasaia-Lezo Lizeoko patioaren berritzea”, “Euskaraz Barra-Barra marka” izenburupekoak dira horietako batzuk.
Gainera, udal talde politikoen iritziak ere jasotzen dira eta kontrazalean Poesia Kaia eta Literatur Solasaldiei buruzko informazioa eta egitaraua ere kontsultatu daitezke.