Maite Gartzia, Ahal Duguren zerrendaburua
Egungo Kultura zinegotzia eta Elkarrekin Errenteria udal taldearen bozeramailea da Gartzia. Bera izango da zerrendaburua.
Maite Gartzia izango da Ahal Duguko militanteek aukeratu duten zerrendaburua; alderdi horri dagokio Elkarrekin Errenteria koalizioko alkategaia aukeratzea. Egun Elkarrekin Errenteria udal taldeko bozeramailea da, eta Kultura Saileko zinegotzi arduraduna da.
Horrez gain, Ahal Duguko Euskadiko Zuzendaritza Batzordeko kide da. Gizarte eta auzo mugimenduetan aktibista izan da aspalditik.
Bere alderdiko iturrien arabera, Gartziak argi du nolako udalerria nahi duten: “Oso argi du udalerri feminista, berdintasunezkoa, inklusiboa eta erantzunkide baten alde lan egiten jarraituko duela”.
Ahal Duguk —Ezker Anitza-IU eta beste eragilerekin batera— zazpi urte daramatza udal gobernuan, EH Bildurekin batera. Lanean ari diren arren, oraindik Errenteria-Oreretarentzat hainbat proiektu bete behar dituztela esan du Gartziak.
Urriaren hasieran abiarazi zuten zerrendaburua aukeratzeko prozesua. Gartzia izan da hautagai bakarra, eta berak