Kirol entitateei bideratutako diru laguntzen deialdia egin du Lezoko Udalak
Lezoko edo eskualdeko izaera duten entitateek eskura dezakete laguntza, betiere Lezoko herritarrei ematen badiete zerbitzua.
Lezoko edo eskualdeko izaera izan, eta Lezoko herritarrei zerbitzua ematen dieten irabazi asmorik gabeko kirol entitateentzat diru laguntza deialdia egin du udalak. 2022-2023 sasoian kirol federatuan ariko diren klubentzat da eskaintza, euren jarduna laguntzeko.
Horien berri izateko, eta nahi duenak eskaera egin dezan, oinarrien eta baldintzen zerrenda egin du udalak. Horiek udal erakundearen webgunean ikus daitezke.
Eskaerak egiteko epea hilaren 13ra artekoa da. Orotara, 40.000 euroko diru zatia du gordeta udalak laguntza horietarako.