Udazkenean, Oarsoaldeko gazteak kuxkuxero
Kuxkuxeroak egitasmoaren barruan, Oarsoaldeko gazteek Sua Enparantza aktorearekin eta Odei Barroso bertsolari eta abeslariarekin hizketaldiak partekatzeko aukera izango dute.
Sua Enparantza aktorea. Oarsoaldeko gazteek gustuko dituzten erreferente ezagunekin zuzen-zuzenean hitz egiteko eta kuxkuxean aritzeko aukera gehiago izango dituzte udazkenean. Oarsoaldeko Euskara Batzordearen ekimenez, Kuxkuxeroak egitasmoaren saio gehiago egingo dituzte eskualdeko lau herrietan. Saioak, Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan daudenei daude bideratuta. Bi izen nagusi izango dituzte azaroko saioek.
Batetik, Sua Enparantza aktoreak bisita egin zien hilaren 4an Lezoko gazteei, eta aldi berean, Errenteria-Oreretakoekin izango da hilaren 18an Bestalde, Odei Barroso bertsolari eta abeslariak Pasaiara (hilaren 18an) eta Oiartzunera (hilaren 25an) egingo du bidaia hango gazteekin hitz egiteko, haien galderak erantzuteko, eta beharbada, abesteko.
