'Sultana Jaya 558 egun ilunpean', dokumentala eta hitzaldia
Bixi-Bixi elkarteak Jadiyetu El Mohtar, Sahararen Euskadiko ordezkaria, gonbidatu du Donibanera hitzaldia eskaintzera.
Donibaneko Bixi-Bixi Elkarteak dokumentala eta hitzaldia prestatu ditu hilaren 15erako —asteartea—: Sultana Jaya 558 egun ilunpean. Saioa 19:00etan hasiko da, Juanba Berasategi kulturgunean.
Jadiyetu El Mohtar, Sahararen ordezkaria Euskadin, izango da saioaren dinamizatzailea. Mendebaldeko Sahara okupatuan emakume sahararren giza eskubideen urraketaren lekukotza ekarriko du hark Donibanera.
Saioa hiru hizkuntzatan emango dute; zatirik handiena, gazteleraz. Bertaratu ahal izateko ez da aurretiko erreserbarik egin beharko, aski izango da gerturatzearekin.