Arratoiak hiltzeko lanak egin dituzte udalerri osoan
Pasaiako Udaleko Zerbitzu Saileko langileek arratoien populazioa "kontrolatzeko" lanak egin dituzte barruti guztietan.
Joan den astean, Pasaiako Udaleko Zerbitzu Saileko langileek arratoien populazioa kontrolatzeko lanak egin zituzten udalerriko barruti guztietan.
Udaletik azaldu dute, “nahiz eta azken asteetan ia ez den abisurik izan arratoiak ikusi izanagatik”, lan horiek prebentzio ekintzak direla eta karraskariak ugaritzea saihesten dutela, animaliak ugaldu aurretik jarduten baitute.
Ohartarazi dute, dena den, arratoiak hiltzeko erabiltzen den pozoia “leku estrategikoetan” jarri dutela, bizilagun eta etxeko animalientzako arriskutsua izan ez dadin; hala nola, ur beltzetan, argi-puntuetan edo kutxatiletan.