[Errenteriarren sailkapenarekin] Elena Silvestre eta Xakib Laxgar, tximistak bezala Behobia-Donostian
Azken urteetan Errenteria-Oreretaren izena Behobia-Donostia lasterketaren gorenean uzten ari dira Elena Silvestre eta Xakib Laxgar. Atzo ere hala izan zen, haiek izan zirelako Behobia eta Donostiako Bulebarra arteko bidea azkarren egin zuten errenteriarrak. Aldi berean, gipuzkoar onenak izan dira lasterketa herrikoi horretan.
Haiez gain, beste 229 oreretar iritsi ziren helmugara. Bakoitza bere helburuekin, bakoitza bere denborarekin. Herriko giroa izugarria izan zen lasterketa bitartean.
Jarraian, Errenteria-Oreretako lasterkarien podiumak, eta ondoren, errenteriar den-denek sailkapena.
Emakumeak
- 1. Elena Silvestre Soriano 1.14.02
- 2. Edurne Irureta Padrones 1.30.36
- 3. Cecilia Moran Santano 1.37.42
Gizonak
- 1. Xakib Laxgar 1.02.17
- 2. Xabier Lukin Dominguez 1.05.21
- 3. Alberto Franco Garcia 1.05.56
Sakatu esteka honetan errenteriarren sailkapen oso-osoa ikusteko.

