Hamar urteko borroka ospatuko du Harremantxok larunbatean
Antxoko Kultur Etxean elkartuko dira. "Luntxa, erakusketa, ekitaldia, musika eta parranda" promestu dituzte.
Harremantxok jaien aurrean deitutako agerraldi baten artxiboko argazkia. Ostiralean, elkarrekin ospatzera deitu dute. Hamar urteko borroka feminista ospatuko du Harremantxo taldeak datorren larunbatean, Pasai Antxon. Hamarkada bat; azkar esaten da, baina konpromiso estua eskatzen du.
Bilerak, ekitaldiak, mobilizazioak, saretzea, dantza, borroka… askotarikoak dira Antxoko talde feministak denbora honetan egindakoak. Eta ospatu nahi dute.
Horretxegatik, jardunaldi berezia prestatu dute datorren larunbaterako —hilak 19—: Kultur Etxean egingo dute bat 19:00etan, eta luntxa, erakusketa, ekitaldia, musika eta parranda promestu dituzte hurbiltzen direnentzat. “Zatoz gurekin festa feministara!”.
