[Lezoarren sailkapenarekin] Iratxe Etxegoien eta Ander Iñarra, lezoar azkarrenak Behobia-Donostian
Donostiako helmugara 43 lezoar iritsi ziren orotara. Horietatik azkarrenak izan ziren Etxegoien eta Iñarra.
Atzoko Behobia-Donostia lasterketan 24.200 bat izan ziren helmugara iritsi zirenak. Horietatik, 43 lezoarrak izan ziren. Lezoko korrikalarien artetik azkarrenak, berriz, emakumeetan Iratxe Etxegoien Errandonea eta Ander Iñarra Olaziregi.
Jarraian, Lezoko lasterkarien podiumak, eta ondoren, lezoar den-denek sailkapena.
Emakumeak
- 1. Iratxe Etxegoien Errandonea 1.32.20
- 2. Deikun Astarloza Berrotaran 1.42.59
- 3. Leire Amiano Zapirain 1.46.16
Gizonak
- 1. Ander Iñarra Olaziregi 1.07.03
- 2. Borja Manchado Frias 1.11.47
- 3. Imanol Arregi Intxausti 1.18.14
Sakatu esteka honetan lezoarren sailkapen oso-osoa ikusteko.

