[Oiartzuarren sailkapenarekin] Leire Urritegik eta Julen Andianok Oiartzunen izena goi-goian utzi dute Behobia-Donostian
Atzo, Behobiatik Donostiarako bidea oso-osotik egin zuten oiartzuar korrikalariak 66 izan ziren orotara. Azkarrenak, Urritegi eta Andiano.
Atzoko Behobia-Donostian, 20.000 metroko bide oso-osoa egin zuten oiartzuarrak 66 izan ziren orotara. Eta horietatik arinenak Leire Urritegi Getaria emakumeetan eta Julen Andiano Zazpe gizonetan.
Lasterketa ez da herrigunetik pasatzen, baina Gaintxurizketa, Lintzirin edo Arragua aldera korrikalariak animatzera joan ziren oiartzuarrak asko eta asko izan ziren. Herriko 66 korrikalariak, eta beste 24.000ak.
Jarraian, Oiartzungo lasterkarien podiumak, eta ondoren, oiartzuar den-denek sailkapena.
Emakumeak
- 1. Leire Urritegi Getaria 1.28.23
- 2. Larraitz Etxebeste Lizaso 1.29.27
- 3. Lorea Mugeta Oiartzabal 1.38.45
Gizonak
- 1. Julen Andiano Zazpe 1.16.51
- 2. Garikoitz Lopez Intxausti 1.23.43
- 3. Roberto Roson Goikoetxea 1.28.02
Sakatu esteka honetan oiartzuarren sailkapen oso-osoa ikusteko.

