[Argazki galeria eta sailkapenarekin] Amale Mujika eta Narciso Diaz, roller azkarrenak Behobia-Donostian
Orotara 137 patinatzailek bukatu zuten atzoko Behobia-Donostia. Amale Mujika eta Narciso Diaz pasaitarrak, bertakoen artetik onenak.
Korrikalariek bezala, roller kirolariek edo patinatzaileek ere Behobia-Donostiaren 57. ekitaldian parte hartu zuten atzo. Orotara 137 izan ziren proba egin zutenak, eta horietatik 21 Oarsoaldekoak edo Irun nahiz Hondarribikoak izan ziren. Hala, bertako txapel nagusiak Pasaiara joan ziren beste behin: Amale Mujika eta Narciso Diaz, biak pasaitarrak, izan ziren azkarrenak Behobia eta Donostiako Bulebarraren arteko bidea egitem.
Jarraian, Irun, Hondarribia, Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo rollerren ohorezko postuak. Beherago, horien sailkapen nagusia.
Emakumeak
- Amale Mujika Lainez (Pasaia) 41.21
- Idurre Betelu Jauregi (Hondarribia) 43.17
- Elisa Arbeloa Gutierrz (Irun) 45.49
- Olatz Iparragirre Iturralde (Errenteria-Orereta) 54.04
- Karmele Arrieta Llopis (Errenteria-Orereta) 56.22
Gizonak
- Narciso Diaz Chaves (Pasaia) 40.16
- Iñaki Maldonado Navas (Errenteria-Orereta) 41.12
- Jesus Maria Jimenez Sandua (Pasaia) 41.20
- Arkaitz Goya Olaizola (Lezo) 43.09
- Aaron Valverde Elvira (Errenteria-Orereta) 44.11
Oarsoaldeko eta Irun nahiz Hondarribiko patinatzaileen sailkapena ikusteko, sartu esteka honetan.