Donibane kaleko mendi hegaleko sastrakak kenduko dituzte
Jarduketa etxebizitza bikoitien atzealde osoan egingo da. Baso lanetan espezializatutako enpresa bat kontratatu du udalak horretarako.
Pasaiako Udalak baso lanetan espezializatutako enpresa bat kontratatu du Donibane kaleko atari bakoitien atzealdeko sastrakak kentzeko. Lanak bost asteko epean egitea aurreikusi dute, eta horietarako aurrekontua 39.000 eurokoa da.
Udal iturrien arabera, azken hamarkadan gehiegi hazi da mendi hegaleko baso-masa, gehienak sastraka txikiak eta basoko zuhaitzak direlarik. Horiek kentzeaz gain, iaz moztutako eremua ere errepasatuko dute kontrataturiko enpresako langileek, mantentze lan gisa.