Santa Zezilia ospatu, eta indarkeria matxista gaitzetsiko dituzte Lezoko musikariek
Asteburu honetan egingo dituzte lehen jarduerak: larunbatean kantu jira, eta igandean txistularien kalejira.
Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolak Santa Zezilia ospatzeko (hilaren 22an da musikarien eguna) eta aldi berean Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunarekin bat egiteko hainbat jarduera antolatu ditu, nola ez, musika ardatz dutenak.
Asteburu honetan hasiko dira jarduerekin. Izan ere, larunbaterako (hilak 19) kantu jirara deitu baitituzte lezoarrak. 12:30ean aterako dira euskal kantuekin abeslariak, Aiton Bordatik.
Igandean, berriz, Tomas Garbizuko txistulariek kalejira egingo dute Lezotik, 10:00etan abiatuta.
Hilaren 24rako (osteguna), ostera, Musikalean jarduerari ekingo diote, 20:00etatik aurrera. Herritik zehar eskolako musikariak aterako dira.