Apirilaren 22ra arte 38 ehiza uxaldi egingo dituzte Errenteria-Oreretan
Basurdeak eta orkatzak ehizatuko ditu Errenteriako 103 Kuadrilla izenekoak. Udalak eremuak behar bezala seinaleztatzeko eskatu dio aldundiari.
Hilaren 12tik, 2023ko apirilaren 22ra arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu du Errenteria-Oreretako udalerrian ehiza larriko 38 uxaldi egitea. Horiek Errenteriako 103 Kuadrilla izenekoak egingo ditu, beti ostegunetik iganderako egunetan. Basoko ugaztunak ehizatuko dituzte: basurdeak eta orkatzak.
Udalak jakinarazi du Aiako Harriko Natura-parkea eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) gauzatuko direla uxaldiak, eta eremua Natura 200 Sarean babestuta dagoela.
Oharra ere zabaldu du udalak, mendizaleei eta herritar orori begirakoa: ehiza larrian erabilitako errifleen balak 1.000 metroko helmena dutela. Horregatik, uxaldiak aldundiak kudeatzen dituenez, eskaera egin dio udal erakundeak foru erakundeari: “Mendizaletasuna eskualdean oso zabalduta dagoen kirol-jarduera izanik, COVID-19aren pandemiaren hasi ondoren, Errenteriako mendietan, orokorrean, eta, bereziki, Natura-parkean, aisialdia egiten duten familiak eta mendizaleak ugaritu egin dira. Horregatik, Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio, denboraz eta behar den intentsitatearekin, ehizako uxaldiak burutuko diren tokietarako bideak eta sarrerak seinaleztatzeko, arrisku egoeraz ohartaraziz eta bai pertsonentzako bai familientzako arriskuak prebenituz”.
Honakoa da uxaldi guztien zerrenda, tokiak eta datak zehaztuta:
-
2022ko azaroak 19 – Igantzi / Izeneder
-
Azaroak 26– Landarbaso / Susperregi
-
Azaroak 27 – Listorreta / Larrats
-
Abenduak 3 – Igantzi / Izeneder
-
Abenduak 4 – Untzaundi / Aparrain
-
Abenduak 6 – Urdaburu / Garaño / Argorri
-
Abenduak 11 – Landarbaso / Susperregi
-
Abenduak 17 – Listorreta / Larrats
-
Abenduak 18 – Igantzi / Izeneder
-
Abenduak 24 – Untzaundi / Aparrain
-
2023ko urtarrilak 7 – Landarbaso / Susperregi
-
Urtarrilak 8 – Listorreta / Larrats
-
Urtarrilak 14 – Susperregi / Izeneder
-
Urtarrilak 15 – Igantzi / Izeneder
-
Urtarrilak 22 – Landarbaso / Susperregi
-
Urtarrilak 28 – Listorreta / Larrats
-
Urtarrilak 29 – Iantzi / Izeneder
-
Otsailak 4 – Untzaundi / Aparrain
-
Otsailak 5 – Landarbaso / Susperregi
-
Otsailak 11 – Urdaburu / Garaño / Argorri
-
Otsailak 12 – Iantzi / Izeneder
-
Otsailak 18 – Untzaundi / Aparrain
-
Otsailak 19 – Garaño / Akola
-
Otsailak 25 – Landarbaso / Susperregi
-
Otsailak 26 – Listorreta / Larrats
-
Martxoak 4 – Iantzi / Santiagomendi
-
Martxoak 5 – Susperregi / Igantzi
-
Martxoak 11 – Listorreta / Igantzi
-
Martxoak 12 – Santiagomendi / Igantzi
-
Martxoak 18 – Garaño / Untzaundi
-
Martxoak 19 – Listorreta – Igantzi
-
Martxoak 25 – Santiagomendi / Susperregi
-
Martxoak 26 – Garaño / Igantzi
-
Apirilak 1 – Listorreta / Garaño
-
Apirilak 2 – Igantzi / Susperregi
-
Apirilak 8 – Garaño / Santiagomendi
-
Apirilak 9 – Igantzi / Listorreta
-
Apirilak 15 – Susperregi / Igantzi
-
Apirilak 16 – Listorreta / Garaño
-
Apirilak 22 – Igantzi / Untzaundi