[Galeria] Mikel Izagirre Nazioarteko Txapelketa, ikusgarria
Errenteria-Oreretako Agustina Otaolan eta Usurbilgo frontoian jokatu dituzte partidak. Mindarako bikotea txapeldunorde izan da.
Arrakastaz joan da asteburuan Mikel Izagirre Nazioarteko I. Pilota Egokituko Txapelketa. Bertan, hemeretzi kirolarik parte hartu dute (Euskal Herrikoak eta kanpokoak), tartean Errenteria-Oreretako Mindarakoak zirela.”Emozioz, ikaskuntzaz eta lehiaz beteriko jardunaldiak izan dira, hain gurea dugun kirol honetaz gozatu ahal izango dugu, baita Valentziako raspall modalitateaz ere”, azaldu dute Mindarako ordezkariek. “Zorionak parte hartzaile guztiei!”.
Larunbatean, sailkatze partidak herriko Agustina Otaola pilotalekuan jokatu zituzten, eta finalak igandean (atzo) izan ziren, Usurbilgo frontoian: txapelketan, Manuel Quesada-Asier Navaridas Mindarako bikotea txapeldunorde izan zen, Maixi Cabanne eta Yann Meunierren kontra finala galduta. Sari banaketa izan ziren, besteak beste, Errenteriako Udaleko ordezkariak, Aizpea Otaegi alkatea eta Maite Gartzia Kirol zinegotzia buru zituztela.
Jarraian, Mindarak bidalitako argazkiei esker, bi jardunaldien irudi sorta (Juan Luis Asensiorenak dira argazkiak):