Xabier Goienetxea euskal presoaren bikotekideak auto istripua izan du, bisitatik bueltan
Lanmezan espetxetik (Okzitania) bueltan zela orkatz bat jo zuen autoarekin Ihintza Bidartek larunbat arratsaldean.
Etxerat-ek jakinarazi du Xabier Goienetxea euskal preso oreretarraren bikotekideak, Ihintza Bidartek, auto istripua izan zuen larunbatean presoa bisitatu ondoren etxera bueltan zela. Lanmezan espetxean (Okzitania) espetxean da oreretarra, Baionatik 170 kilometrora. Orkatz bat gurutzatu zen bat-batean Bidarten autoaren paretik A-64 autobidean, hura jo, eta autoaren aurrealdeak nahiz motorrak kaletak izan zituzten. Presoaren senideak ez zuen kalte fisikorik izan, eta taxian bueltatu zen etxera.
Istripua izan zeta hurbilen zuen gasolindegirantz iristeko aukera izan zuen Bidartek. Han, istripuari zegozkion kudeaketa lanak egin, eta autoa erabilgarri ez zela ikusita, taxian jarraitu zuen bueltarako bidea. Atzo (igandea), ospitalera balizko kalte fisikoak aztertzeko.
Etxerat-ek jakinarazi du Frantziako Estatuko espetxeetan hamabi preso daudela, bat Parisen eta beste hamahiruak Lanmezanen. Espainiako Estatukoetan, berriz, beste hamalau daude. “Euskal preso gehienak Euskal Herriko espetxeetan direlarik, ezin dugu ahaztu oraindik ere senideak bisitak egitera ateratzen garenean arriskuek bere horretan jarraitzen dutela. Ihintza Bidarterena urteko bigarren auto istripua izan da, eta iaz lau izan ziren orotara. Urruntze politika abiatu zenetik, 400 istripu izan dira, eta kaltetutako senide eta lagunak, 1.000 inguru. 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira”.