Ur mozketak egon daitezke Antxon astearte gauean
00:00etatik aurrera zenbait berrikuspen egingo dituzte Antxoko ur edangarriaren sarean. Mozketek etxe altuei bakarrik eragingo diete.
Asteartetik —bihar — asteazkenera bitarteko gauean, Pasai Antxoko ur edangarriaren hornidura-sarea errebisatuko dira, balizko ur-ihesak topatzeko helburuz. Hori horrela, 00:00etatik aurrera zenbait ur mozketa egongo dira, hiru orduz luzatuko direnak.
Sarea sektorez-sektore ikuskatu ahal izateko egingo dira aldikako mozketa horiek, baina udaletik ziurtatu dute ez dutela “ia” eraginik izango etxebizitzetan: “Izan ere, etxebizitza altuenek bakarrik hauteman ahal izango dute presio falta”.