Euskadi etorbidea moztuko dute larunbatean, Illunberen festagatik
Etorbide nagusia moztuta egongo da ibilgailuentzat 11:00etatik aurrera. Ordu horretan kalejira erraldoiak hartuko du Trintxerpe.

Datorren larunbatean, hilak 26, Euskadi etorbidea erabat moztuta egongo da ibilgailuentzat 11:00etatik 13:00etara. Mozketa seinaleztatuta egongo da Ainguraren biribilgunean, eta trafikoa portutik desbideratuko da.
Trafiko aldaketaren arrazoia Illunbe Musika Elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunen harira egingo den jai handia izango da. Izan ere, 11:00etan txistulari, trikitilari, gaitero, musika banda eta erraldoien kalejira Trintxerpeko kaleetan zehar.
13:00etan kontzertu berezia izango da Karmengo Amaren elizan, Musika Eskolako Orkesta eta helduen abesbatzen eskutik. 14:30ean, azkenik, bazkaria Trintxerpeko Udal pilotalekuan.