Auzokonposta guneetara bisita, asteazkenean
09:00etan ekingo diote adituek herriko bost auzokonposta guneetan jarraipen bisitak egiteari. Herritarrek horietan parte har dezakete.
Lezoko Udalak jakinarazi du herriko auzokonposta guneetara bisita egingo dutela bihar (asteazkena) adituek; urteko zortzigarrena da. 09:00etan hasiko dute bidea arduradunek, Altamirako gunean. Hura bisitatu ondoren, Andreonekoan, Aralarkoan, Arretxenekoan eta Lopenekoan izango dira. 45 bat minutuko geldialdia egingo dute eremu bakoitzean.
Auzokonposta egiten duten herritarrak bisita horietan egon daitezke, adituekin zuzenean informazio partekatu, edo zalantzak argitzeko. Edonola ere, aurrez aurrekora agertu ezin daitezkeenek bi bide dituzte haien ekarpenak eta informazio eskeak bideratzeko:
- Posta elektronikoz.
- Whatsapp bidez, 603 49 59 94 zenbakian.
Bestalde, udalak oroitarazi du auzokonposta guneen lehiaketa abian dela, eta horren ondorioz, aurten bisita gehigarri bat egingo dutela adituek.