Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoekin] I. Beldur Barik lehiaketako irabazleak saritu dituzte

'Pasaiako herritik dator notizia...' eta 'Besteen eskuetan' lanak izan dira, hurrenez hurren, lehen eta bigarren kategorietako lan irabazleak.

Lehen kategoriako irabazlea, Xuban Sousa, eta Loreto Osa Gizarte Ekintzako eta Berdintasuneko zinegotzia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/11/24

Atzo egin zen Pasaiako I. Beldur Barik lehiaketako sari banaketa Antxoko Kultur Etxean, eta bi lan saritu zituen udalak, Itziar Saenz de Ojer clown-aren laguntzarekin. Lehen kategoriako saritua Xuban Sousa izan da, Pasaiako herritik dator notizia… lanarekin; bigarren kategoriakoa, berriz, Maddi Santos, Irati Garcia, Nora Muñoz, Iraia Lopez, Uxue Tellado, Irune Salaberria, Onintza Txapartegi, Peru Cristobal eta Eneritz Biurrun, Besteen eskuetan lanari esker.

Lehen kategoriako lanak (12-14 urte) indarkeria matxistaren aurkako aldarria egin du, eguneroko jokamoldeetatik abiatuta, eta indarkeria testuinguruan jarri eta hainbat faktore ere identifikatuz. Bigarrenean, (15-17 urte) Kuadrillategiko gazteek euren adineko neska baten egunerokoa kontatuz, sare sozialetan jasandako hainbat egoera matxista ikusarazi dituzte (kontrola, irudiaren gaineko epaila, harremanak…) . Hirugarren kategorian (18-20 urte) ez da lanik aurkeztu.

Lau lan aurkeztu dira guztira lehiaketara, bina kategoria bakoitzean, guztira 15 gaztek hartu dutelarik parte. Loreto Osa Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak eskerrak eman dizkie horiei: “Benetan lan politak egin dituzue eta ezin eskertuago gaude lehenengo lehiaketa honetan parte hartzeko erakutsi duzuen borondate eta gogoagatik”. Parte-hartzaile guztiei diplomak banatu dizkie zinegotziak, eta irabazleek 200 euroko saria jaso dute, LaurakBat elkarteko dendetan gastatzeko.

Bukatzeko, Osak, emakumeen Azaroaren 25aren atarian, aldarrikatu du haur, gazte zein helduen eginbeharra dela indarkeria matxistaren aurrean Beldur Barik jarrera erakustea eta indarkeria matxistarik gabeko Pasaia bat eraikitzen jarraitzea: “Mila esker berriro ere egiteko horretan bidelagun izateagatik”.

Honakoak dira sarituak izan diren bideoak.

1 KATEGORIA

  • Pasaiako herritik dator notizia… Egilea: Xuban Sousa. Ikusi bideoa.
  • Azken juizioa. Egileak: Aitor Lopez Gabilondo, Lara Estevez Pujana, Iria Fernandez Paisal eta Maria Saraiva Lopez. Ikusi bideoa.

2 KATEGORIA

  • Besteen eskuetan. Egileak: Maddi Santos, Irati Garcia, Nora Muñoz, Iraia Lopez, Uxue Tellado, Irune Salaberria, Onintza Txapartegi, Peru Cristobal eta Eneritz Biurrun. Ikusi bideoa.
  • Gogoratu. Egilea: Ioar Alonso Erauskin. Ikusi bideoa.
    •  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.