[Bideoa] Martxan da Krasfit Ibaiondo-Pasai Antxo
Urritik ari dira askotariko ariketetan oinarrituriko intentsitate handiko entrenamenduak egiten. Oraindik izena eman daiteke.
Urritik martxan da, Pasaiako Jarduera Fisikoa eta Kirol Sailak sustatuta, Krasfit Ibaiondo-Antxo kirol egitasmoa. Horren baitan, askotariko ariketetan oinarritutako intentsitate handiko entrenamendu funtzionalak egiten dituzte astean bitan, Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.
Udaletik adierazi dutenez, jarduera “oso arrakastatsua” izaten ari da, baina oraindik badago aukera izena emateko, eta taldea handitu nahiko lukete. Horregatik, dei egin diete Pasaiako bizilagunei probatzera hurbil daitezen: “Entrenamendu funtzionaleko saioetan murgildu nahiko bazenu, profesional kualifikatuarekin, gainera, hau da zure aukera!”.
Ekainera arte, astearte eta ostegunetan emango dituzte saioak, 18:30ean hasi eta 19:30era bitarte. Informazio gehiago nahi duenak udalaren webgunera jo dezake, eta zuzenean izena eman nahi duenak, hemen klik eginda bete dezake horretarako inprimakia.