[Galeria] Antxo garbiago nahi dutelako bat egin dute bizilagunek
Zenbait antxotarrek bat egin zuten atzo goizean, euren ekimenez, barrutiko kaleetako hondakin eta zaborra garbitzeko.
Pasai Antxoko zenbait bizilagunek barrutiko kaleetako zabor eta hondakinak biltzeko jardunaldia antolatu zuten atzo goizerako, euren ekimenez. Goizean elkartu, eta hortxe abiatu ziren hamabost lagun, haur eta adineko, zakar poltsak eskutan, barrutiko kaleetan barrena.
Zabor mordoa pilatu zuten kale nagusietako bazterretan eta Artxipi bidean. Jarraian, orduko argazki batzuk.