Elektrizitatea ordaintzeko laguntzak lortzeko doako aholkularitza
Argindar eta bero gastuei aurre egiteko Bonu Sozial Elektrikoa nola lortu azalduko die Oarsoaldeko Energia Bulegoak behar dutenei.
Argindar, berokuntza eta ur bero sanitarioaren gastuei aurre egiteko martxan diren laguntza ekonomikoen inguruko doako aholkularitza emango die Oarsoaldeko Energia Bulegoak diru sarrera baxuak dituzten etxeetakoei. Elektrizitate fakturan %40ra arteko deskontua ere lor daiteke baldintzak betez gero.
Oarsoaldeko bizilagunak bulegoarekin harremanetan jar daitezke eta onuren eta baldintzen berri izan xehetasunez izateko, baina Bonu Sozial Elektrikoa eskuratu ditzaketenak, oro har, urteko errenta gordin hauek dituztenak dira:
- Adin txikikoak ez dituzten banako edo familiak: 12.159,42 euro.
- Adingabeko batekin: 16.212,56 euro.
- Adingabeko birekin: 18.798,98 euro.
- Familia ugariak, gutxieneko pentsiodunak edo zenbait egoera berezitan daudenak, besteak beste, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak, genero indarkeria, II. edo III. mailako mendekotasuna dutenak, guraso eta adingabe bakarreko familiak. Eta beste zenbait kasu.
Bonu Sozial Termikoa eta Justizia Energetikoko Bonu Soziala
Berokuntzaren, ur bero sanitarioaren eta sukaldearen gastuei aurre egiteko laguntza automatikoki ematen zaie Gizarte Bonu Elektrikoaren onuradunei.
Bestalde, argindar fakturan %40ko deskontua izan dezakete 12.159,42etik 16.212,56 eurora bitarteko urteko errenta duten etxebizitzek Bonu Sozial berri horrekin. 2023.urteko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean neurria. Kontuan hartu behar da, baina bonu honen onuradunak ezingo direla izan Gizarte Bonu Termikoaren onuradun.
Bestelako baldintzei buruzko informazioa eskuratzeko, herritarrak Oarsoaldeko Energia Bulegoarekin harremanetan jar daitezke posta elektroniko bidez edota 943 34 41 60 telefonora deituz.