Emakumeen kontrako erasoak salatzeko, gaur, elkarretaratzea Errenteria-Oreretan
Mobilizazioa 19:00etan hasiko da, Niessenen. Oreretako Mugimendu Feministak jakinarazi du bi emakume eraso dituztela azken asteetan.
Oreretako Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu ditu gaurko herritarrak, herrian azken egunetan izan diren bi eraso matxistei aurre egiteko. Eraso baten berri eman du Segurtasun Sailak, igandean izan zen.
Salatuko duten bigarren sexu erasoa azaroaren 7an izan zen, Beraunen, hori azaldu dute Oreretako Mugimendu Feministako kideek.
Gaurko (hilak 29, asteartea) elkarretaratzea 19:00etan izango da, Niessenen.