Euskararen Egunaren bezperan, eta Euskaraldiaren azken egunean, kantuan Lezon
Tomas Garbizu Musika Eskolaren atarian bilduko dira kantu saioa egiteko, 17:30ean hasita. Besteak beste, 'Behin betiko' kantua abestuko dute.
Larunbateko Euskararen Egunaren bezperan, ostiralean, kantu saioa antolatu du Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolak. 17:30ean hasiko dituzte emanaldiak, eskolaren atarian. Aldi berean, Euskaraldiaren azken eguna da etzikoa.
Koruak, haurrek eta talde instrumentalek parte hartuko dute saioan. Tartean, Behin betiko abestia kantatuko dute, denek elkarrekin.