[Argazki galeria] Neguko HemenGuk azoka egin dute
Herriko hamahiru artisau eta ekoizle bildu dira gaur goizean Kontzejupean euren produktuak saltzeko.
Gaur goizean egin dute neguko HemenGuk azoka Done Eztebe plazan. Euria lagun, Kontzejupean sartu dira parte hartu duten hamahiru artisau eta ekoizleak. Jende asko gerturatu da haiengana produktuak erostera. Hauek izan dira parte hartzaileak:
- Aaron: Larrugintza.
- Aldeko: Txakolina.
- Arabolaza: Eztigintza.
- Arraztalo: Barazkiak.
- Elika: Barazkiak.
- Gezamina elkartea: Ogia eta sagardoa.
- Larremotx: Gazta.
- Lei Lei: Makramea.
- Ogiaren Maitaleak Elkartea: Ogia.
- Oliparok: Artisau lanak.
- Papurrak: Ogia eta goxoak.
- Peluzar: Arrautza ekologikoak.
- Zituene: Pasta.
Hona hemen goizak eman dituen hainbat argazki: