[Bideoa] Kalez kale abiatu da Euskararen Eguneko kalejira
Musikariak 12:00etan hasi dira Errenteria-Orereta girotzen, euskara ospatzeko eguna iragartzeko. Bazkaria eta dantza dituzte aurretik.
Errenteria-Oreretan Euskararen Egunari harrera egiteko kalejira egin dute zenbait musikarik eguerdiko 12:00etan Alamedatik abiatuz. Ordu horretan euri arina ari bazuen ere, horrek ez ditu geldiarazi eta txokoz txoko ibili dira egun handia doinuz iragartzen.
Oraindik, baina, hasi besterik ez da egin euskara ospatzeko eguna. 14:30ean herri bazkaria egingo dute Merkatuzarren, eta iluntzean ere izango dute oreretarrek zerekin hartu gozatua, Trikidantz taldearen erromeria izango baita Gamon Zumardian, eta horren jarraian, DJ Bull.
Horra, kalejira udaletxetik herriko kale nagusietara abiatu deneko unea: