[Argazki galeria] Trintxerpetarrak, Euskararen Egunean murgilduta
Adin guztietako trintxerpetarrek egin dute bat bertso bazkariarekin. Gauera bitarteko egitaraua prestatu dute Korkoiburuek.
12:00etan hartu du abiada Trintxerpen 2022ko Euskararen Egunak, Korkoiburuek antolatuta. Haurrek tailer eta jolasak egin dituzte, eta ordu horretan bertan hasi da Muxikoen emanaldia. Kantu-poteoaren ondoren, eseri dira jada bazkaltzera hamarna bizilagun, haur zein heldu. Bertso bazkaria izaten ari da gaurkoa, Beñat Gaztelumendi eta Ane Zuazubiskar bertsolarien eskutik.
17:30ean, Zinema Txikia egitasmoaren aterkipean, Pikatxu detektibea filma emango dute Alkateordetzan. Orduerdi geroago, hain gaztetxo ez direnentzat, erromeria izango da karpan, Iratzar taldearen eskutik, eta 22:00etan, azkenik, Guatekea.
Horra, eguerdiak Trintxerpen utziriko irudi batzuk.