[Argazki galeria] XXXV. Xabier Lete lehiaketaren sariak banatu dituzte
Prosa eta poesia lehiaketako irabazleak ezagutu dira gaur. Jendetza bildu da pleno aretoan gazteen kontakizunak entzuteko.
XXXV. Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketaren sari banaketa egin dute gaur goizean udaleko pleno aretoan. Jendetza bildu da. Suo Gan talde oiartzuarrak girotu du ekitaldi hasiera, eta ondoren Aitziber Arnaiz udaleko Euskara teknikariak eta Josu Delgado Euskara zinegotziak hartu dute hitza. Azaldu dute “euskarazko literaturaz gozatzeko, euskaraz irakurtzeko ohitura hartzeko eta idazteko zaletasuna sustatzeko helburuarekin” abiatu zutela lehiaketa. Horrez gain, herriko gazteak “Leteren arrastoan” jarri nahi dituzte sorkuntzaren bidean, “ezinbestekoa” baita euskara “bazterretik erdigunera” ekartzea.
Poesia eta kontakizun “ederrak” jaso dituztela aitortu dute, eta oiartzuar haur eta gazte askok hartu dutela parte onartu. Haurtzaro Ikastolak eta Elizalde Herri Eskolak egiten duten lana goraipatu dute “lehiaketa honekin hartzen duten konpromisoagatik”. Epaimahairi ere esker oneko hitzak helarazi dizkiote.
Sarrera eginda, banan-banan atera dira saridunak euren pieza irakurtzera eta saria hartzera. Bien bitartean, Ekaitz Zabaltza margolariak gazteen kontakizunaren ilustrazio bat egin du, ondoren gazteek etxera eraman zezaten. Hauek izan dira saridunak:
Prosa
LH3:
- Mikel Arbelaitz Perkaz: Eguzki sistemako bidaia.
- Elur Ziaurritz Olaziregi: Nola sortu zen mundua.
LH4:
- Nora Lekuona Agirrezabala: Nexka ausarta.
- Elaia Lasa Gelbentzu: Liburuen mundua.
- Irantzu Irastorza Uranga: Edurne bere baserrian.
LH5-6:
- Arene Lujanbio Larrea: Egunero buelta bat.
- Maddi Zumeta Arbelaitz: Bizitza gorria da.
- Aroa Pinillos Lekuona: Idazle izateko ametsetan.
DBH 1-2:
- Harriet Mitxelena Lekuona: Margarita.
- Alain Elizasu Iñarra: Damu naiz.
DBH 3-4:
- Lide Larrea Etxebeste: Zure memoria.
- Iraia Zapirain Olasagasti: Irailaren 24a.
- Ekhi Arizmendi Teiletxea: Gabon.
16-18:
- Mattin Etxebeste Sanzberro: Giltzapetutako mareak.
Poesia
LH 5-6:
- Iraitz Juantorena Oiarzabal: Onddo.
- Aroa Pinillos Lekuona: Hitzak.
- Maddi Susperregi Yerobi: Sentimenduak.
DBH 1-2:
- Harriet Mitxelena Lekuona: Gogoratuz.
- Ane Etxebeste Eizagirre: Munduak jaten nau.
- Kattalin Arabolaza Palomo: Heriotza.
DBH 3-4:
- Ekhi Arizmendi Teiletxea: Zuri idazten dizudan bitartean.
- Nara Susperregi Barroso: Ispiluak.
- Maddi Zubia Aizpurua: Zer eskatu.
16-18:
- Amaiur Aranburu Gorrotxategi: Kateak.
- Maren Aginaga Bote: Armiarma sareak.
- Ane Garmendi Irastorza: Bi mundu
Hona hemen sari banaketaren hainbat argazki: