[Galeria] Indarrez bukatu du Lezok Euskaraldia
Ostiralean bete-bete izan zen Gurutze Santuaren plaza hirugarren Euskaraldiaren bukaerako ekitaldian. Ondoren afaria egin zuten.
Ostiralean izan zen Euskaraldiaren azken eguna. Txapak soinetik kendu, eta ariketa sozialaren gaineko gogoeta egitekoa. Lezon, bukaera horri izaera berezia eman zioten, eta euskara berriz ere kalera atera zuten, plazara. Azken egunean ere erabilerari eman zioten garrantzia Lezon.
Arratsaldeko plazako ekitaldia jendetsua izan zen. Bukaerako hitz tarteaz gain, Euskaraldiaren koreografia dantzatzeko aukerarik ez zuten galdu gazte nahi helduek. Trikitilarien doinuekin dantzan, plazan, jarraitu zuten.
Afaltzera ere bildu ziren lezoarrak. Ibai Ondon bildu ziren 40 bat lagunek Arigune antzekoa sortu zuten, euskaraz lasai aritu ziren jaki goxo-goxoen bueltan. Natural, ia-ia familia giroan.
Ondokoak, ostiraleko hainbat irudi, Lezoko Euskaraldiko Batzordekoek emandakoak