Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Durango txikia gaur zabalduko dute, Kultura Aretoan

Lezoko Euskal Liburu eta Disko Azoka hilaren 23ra arte izango da irekita, goizez eta arratsaldez. Euskal sortzaileen azken berritasunak jasoko ditu topaguneak, tartean Lezoko egileenak daudelarik.

Euskal sortzaileek berriki egindakoak, eta garai batekoak izango dira salmentan. HITZA
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/12/16

Gaurtik hilaren 23ra arte Lezoko Disko eta Liburu Azoka zabalik izango da, Kultura Aretoan. Durango txikia herrian. Egun horietan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara jasoko dituzte bisitari eta erosleak; hobe erostea, soilik bertaratzea baino, euskal kulturaren erakusle den azokak bertako sortzaileentzat pizgarri izan nahi duelako. Oroitzene AEK-k herriko jai batzordearen babespean antolatu du Lezoko Eguberrietan klasiko den azoka.

AEK-ko Edurne Lizarazuk azaldu du aurreko urteetako eskema bertsua izango duela aurtengo topaguneak. Hala, bai azokaren muntaian nahiz salmentan izango direnen txandak jai batzordearen bitartez bideratu direla jakinarazi du, eta salgaiei dagokienez, denetik izango dela: berritasunak, eta labetik garai batean ateratako liburu eta diskoak.

Azken horien artean, Joxe Luix Agirretxeren Heriori ebatsitako poemak olerki liburua edo Lander Zurutuzaren Lezoko toponimia aipatu ditu. Herrikideekin jarraituta, Lucia Aranburuk egin duen egutegia ere aurkeztu eta salgai jarriko du. Ilargiren Beldurrarekin dantzan diskoa ere eskuratzeko aukera izanen da, eta aldi berean, Miren Azkarateren Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak lanak ere tokia izango du azokan; hilaren 23an aurkeztuko du Azkaratek herrian.

Donostiako Hontza liburu dendarekin duten elkarlanagatik lortu dituzte salmentan izango diren gaietako asko. Hala, hogei eurotik gorako gastua egiten dutenek, sei euroko aurrezte bonua eskuratuko dutela jakinarazi du Lizarazuk: «Iazko salmentak onak izan ziren. Ea aurtengo azokan kopuru horietara iristerik dugun».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.