Bertsoak, musika eta giro goxoa, Txerrimuñon
Hilaren 23rako (ostirala) bertso saio musikatua antolatu du Piztu Lezok. Hiru bertsolari, bi musikari eta gai jartzaile bat, menuan.

Piztu Lezok bertso saio musikatua antolatu du ostiralerako (hilaren 23rako). Txerrimuño baserrian da, 22:00etan hasita. Hiru bertsolari, bi musikari, gai jartzaile bat, eta giro goxoa dira gaualdiaren menuko osagai nagusienak. Beste dena ikusleen esku.
Bertsolariak Haizea Arana, Maddi Aiestaran eta Aner Euzkitze izango dira. Haiek egindakoari Nora Izagirrek eta Libe Goenagak jarriko diete doinu banda. Gaiak ematen Ainhoa Urien ariko da.