Barrutiz barruti egingo du desfilea Olentzerok
Gaurtik larunbatera bitarte ere bestelako desfile eta kalejirak izango dira. Eguberri bezperan, barrutiz barruti ibiliko da Olentzero.
Datozen egunotan Pasaian izango diren Eguberri ekitaldiei buruzko informazioa eman du Pasaiako Udaltzaingoak. Horrekin batera, ohartarazi dute trafiko mozketak eta desbideratzeak izango direla ekitaldi horien eraginez.
Horratx egitaraua:
- Gaur, asteazkena. 11:30a arte, Pasaia-Lezo Lizeoak antolatutako desfileak izango dira barruti guztietan. Horien ondorioz, trafikoa kaltetu daitekeenez, Donibane kalea itxi egingo da, eta Santiago plaza ibilgailurik gabe utzi beharko da 12:30era arte.
- Hilak 23, ostirala. 11:00etatik 12:30era, Karmengo Ama eskolaren Gabonetako desfilea.
- Ordutegi berean kalejira bat egingo da Ulia etorbidea, Andonaegi, Borda-Enea, Arrandegi, Euskadi etorbidea, eta Azkuene kaleetatik barrena, eta auto ilarak egon litezke ondorioz.
- Hilak 24, larunbata. Muxikoek emanaldia eskainiko dute Santiago plazan, eta sarbidea, beraz, itxita egongo da ibilgailuentzat 11:30etik 13:45era. Bestalde, iluntzean honako desfile hauek antolatu dira:
- Trintxerpe: Olentzeroren desfilea 19:00etan irtengo da Serafin Esnaolatik eta Euskadi etorbidea 18:00etatik 20:00etara itxiko da. Aurretik, eskutitzak emateko aukera izango dute txikiek Serafin Esnaola plazan, 17:15etik aurrera.
- Donibane: Desfilearen irteera Meipitik 18:00etan.
- San Pedro: Desfilearen irteera Zamatetetik 17:30ean.
- Antxo: Desfile bat goizeko 11:00etan Usozetik eta beste bat 18:30ean Eskalantegi 45etik irtengo dira.