Lezoko Beleak, bikain eskolartekoaren lehenean
Eskrimako eskolartekoaren lehen jardunaldian bi garaipen lortu dituzte Lezoko Beleak Esgrima Klubeko ordezkariek.
Lezoko Beleak Esgrima Klubeko ordezkariek lan bikaina egin zuten Eskrimako Eskolarteko Ligako lehen jardunaldian, joan den asteburuan. Jokoan izan ziren lau kategorietatik, bitan irabazi zuten Beleak taldekoek. Nabarmentzekoa da, Lezoko eta Pasaiako kirolariekin batera, oiartzuarrak ere izan zirela lehenengoz taldea defendatzen. 90 tiralari baino gehiago bildu ziren Donostiako Pio Baroja kiroldegian egin zen jardunaldian. Ligako hurrengo jardunaldia otsailean izango da.
Garaipenak Haur Mailan eta Kadete Mailan izan ziren. Hurrenez hurren, Eneko Castillo Martinez de Zabartek eta Markel Amat Baztarrikak irabazi zituzten kategoria horien (behean daude taldekideen emaitza guztiak).
Klubetik adierazi dute eskrima hazten ari dela Oarsoaldean. Hartara, kirolarekin harremana izan nahi dutenei dei egin diete Lezoko Bekoerrota kiroldegira hurbil daitezen, horretan hasteko eta trebatzeko aukera ematen dutelako.
Honakoak dira taldekideen emaitzak:
- Benjamin Mailan: Unax Zalla Intxaurrandieta (2. postua), Maite Ibarguren Zuñiga (7), Urko Rivas Ugalde (9).
- Kimu Mailan: Ekhi Aiestaran Narciso (8), Yago Etxezarreta Garcia (10), Manex Salinas Gartzia (11), Ander Fariña Gartzia (12), Adur Arozena Olveira (13).
- Haur Mailan: Eneko Castillo Martinez de Zabarte (1); Ibai Makibar Aldasoro (8).
- Kadete Mailan: Markel Amat Baztarrika (1), Nico Infante Arranz (5).