Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Topoko obren jarraipenerako batzordeari ezetz esan dio gobernuak

EAJ eta PSE-EEk osaturiko udal gobernuak proposamenaren kontra bozkatu du. Podemos abstenitu da, eta EH Bilduk alde egin du.

Topoko lanen aurkezpeneko argazki bat.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/12/22

Gaur goizean izandako ezohiko udalbatzarrean bosgarren puntua zen “Topoko obren jarraipena egiteko batzorde informatibo berezia sortzea”. EH Bilduren proposamena ez da, baina, aurrera atera, udal gobernuak kontra bozkatu duenez gero.

Puntuak udalbatzako gehiengo osoaren babesa behar zuen aurrera ateratzeko, eta hori lortzetik urrun gelditu da, EH Bilduko sei zinegotziak izan baitira alde bozkatu duten bakarrak. Ahal Dugu Podemoseko biek abstentziora jo dute, iritzita proposaturikoa ez zela “formularik onena”, eta EAJ (lau zinegotzi) eta PSE-EEk (bost zinegotzi) kontra bozkatu dute.

Botoaren azalpena eman dute Loreto Osak (EAJ) eta Lore Suarezek (PSE-EE). Jeltzaleen ezezkoa, batzordearen sorreraren xedea “ulertu ez izanagatik” etorri da: “Logikoena litzateke obren hasieran eskatu izana”. Zentzugabekotzat jo du, halaber, Osak, eskakizuna, taldea osatuko lukeen aldeetako bati (ETS) ez zaiolako kontsultarik egin. Bide beretik mintzatu da Suarez, eta proposamenari “tindu elektorala” hartu dio.

Plenora hurbildu dira eragindako bi bizilagun: Agustin Migeltorena eta Aszen Lakarra antxotarrak, eta SOS Antxo Koordinakundeko kideak. Eskatu dute EH Bilduren proposamenari emandako ezezkoa ez dadin betikotu, eta ez ditzan itxi komunikaziorako beste ateak etorkizunean. Orain arte bezala jarraitzeko konpromisoa hartu du alkateak: komunikatzeko zerbait dagoenean, komunikatuko zaiela eragindakoei edota interesa agertu duen orori.

Herritarren aldeko mugimenduko kideek uste dute, baina “denboraz justu” gabiltzala, eta erabakiak aurretik hartu behar direla, eta ez, ordea, antxotarren egunerokoa baldintzatuko duten lanak martxan direnean eta atzerabueltarik ez denean. Herrian dagoen “indar eta interesa” euren alde, elkarrekin joateko, probestu dezatela galdegin diete gobernukideei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.