Muxikoek herriko plaza beteko dute igandean
Igandean, urtarrilak 8an, Beti Prest Dantza Elkarteak muxikoak antolatu ditu.
Errenteria Oreretako Herriko plazan muxikoak. Datorren igandean, urtarrilak 8an, muxikoek Errenteriako herriko plaza hartuko dute eguerdiko 12:00etan. Beti Prest Dantza Elkarteak urteko lehen dantzaldia antolatu du, eta giro politean herritarrak dantzan aritzera gonbidatu ditu.
