Sarek autobusak antolatu ditu Errenteriatik Bilbora joateko
Bi autobus antolatu dituzte datorren larunbatean Errenteriatik Bilbora joateko, bat goizean eta bestea eguerdian.
Datorren larunbatean, urtarrilaren 7an, Bilbon milaka pertsona elkartuko dira presoen etxeratzearen aldeko aldarrikapena egiteko. Sareren manifestaziora joateko, autobusak antolatu dituzte herrietatik, baita Errenteria-Oreretatik ere. Bi autobus izango dira, lehena goizean abiatuko da, 10:30etan; bigarrena, aldiz, 15:30etan eta biak panierretik.
Txartelak Arkaitza, Landare edota Sindi tabernetan erosi daitezke, eta goizeko autobusa hartu nahi izanez gero, Landare tabernan izena eman beharko da.