Ibilgailu batek oinezko bat harrapatu du Gaintxurizketan
Goizean goiz izan da istripua. Oraindik ez dute jakinarazi oinezkoaren egoera zein den. Trafikoa tarteka mozten ari dira.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du Lezon, Gi-636 errepideko zazpigarren kilometroan (Irunerako noranzkoan), istripua izan dela: ibilgailu batek oinezko bat harrapatu du, 08:15ak inguruan. Oraindik ez da istripuaren gaineko datu zehatzik, ez eta zauritua zein egoeratan dagoen: 09:20ak inguruan eraman dute Donostiako Ospitalera artatua izan dadin.
Gertakariagatik trafikoa bideratzeko neurriak hartu ditu Ertzaintzak, tarteka errepideko alde bateko zein besteko bideak itxiz eta zabalduz. Zauritua ospitalera eraman, eta errepidearen bi aldeak zabaldu dituzte 09:45ean.