Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Blas de Lezoko bizilaguna: "Espero dugu aste honetan bueltatzea etxera"

Antxoko eraikinak hutsik jarraitzen du. Jokin Babaze bizilagunaren eta Loreto Osa Hirigintza zinegotziaren testigantzak jaso ditu HITZAk.

Itxita jarraitzen du kaltetutako ataria dagoen kalearen zatiak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/01/09

Hirugarren gaua eman dute gaur beren etxebizitzetatik kanpo Antxoko Blas de Lezo kaleko 6. atariko 42 bizilagunek. Lehen habetze lanak egin dituzte dagoeneko, baina oraindik ez diete eperik jakinarazi eraikina berriro okupatu ahal izateko.

Ostiral gauean bertan izan zuen jazotakoaren berri Jokin Babaze bizilagunak. Eraikin horretan alokairuan bizi da hura, baina oporretan zegoen pilarea zartatu zenean, eta pisuaren jabeak deitu zion gertaturikoa kontatzeko.

“Eztanda bat egon zela adierazi zigun, eta etxearen egituran arazoak zirela-eta, bizilagunak desalojatzen ari zirela. Hasiera batean susto ederra izan zen, pentsatzen genuelako etxea edozein momentutan eror zitekeela behera, eta gure lehen inpultsoa izan zen: ‘Bada, goazen berriro bueltan'”, aitortu du.

Hurrengo goizean egindako habetze lanekin jakin ahal izan zuten egoera “ez zela hain larria”, eta horrekin lasaitua hartu zuten Babazek eta familiak. Sinetsita dago erantzun azkarra eman zitzaiola arazoari: “Eskerrak larrialdietako zerbitzuak eta bai udal arduradunak ere azkar mugitu zirela”.

Etxera buelta
Oraindik oporretan dela, itxaropentsu mintzatu da bizilaguna etxera bueltari buruz. “Ez dakit eperik esaten, baina nik uste ostegunean oporretatik bueltatzen garenerako sartu ahalko garela berriro etxean”. Ezezko kasuan, gurasoek eurena eskaini diete, baina ez dakite zer egingo luketen, lan kontuek beharbada Lintzirin hotelean gelditzera eramango bailukete familia.

Kasua edozein izanik ere, Babazeri ziurtatu diote egoerak okerrera egin ezean ostegunean bertan pisura sartu ahalko direla, behintzat, beharrezko arropak-eta hartzera. Hitz gutxitan eman du une honetako egoeraren berri: “Egoera da bizilagunak gaudela zain, ea zer esaten diguten; hasiera batean, nahiz eta estruktura kaltetuta dagoen, badirudi ez dela hasieran uste zen bezain egoera txarra”.

Zintzoki, bizilaguna ez da oraindik ez hotelera ez gurasoenera joan behar izateko egokieran jarri, uste baitu aste bukaerarako etxera bueltatzeko aukera izango dutela ohiko moduan. “Itxaropena omen da azken galdu behar dena!”.

Gizarte Ekintza eta Hirigintza zinegotzia, Loreto Osa Ocon, zuhurtziaz mintzatu da etxera bueltari buruz: “Berri handirik ez dago oraingoz. Larunbatean egin zituzten habetze lanak eta orain lanean ari dira teknikariak. Lan teknikoak egiten ari dira lehenbailehen eraikinaren egonkortasuna bermatu eta bizilagunak etxera bueltatu ahal izateko. Noiz izango den hori, ezin dizut esan…”.

Bat etorri da Osa Antxoko bizilagunarekin, esanez hasieran zirudiena baino hobea dela egoera, “eta printzipioz badirudi espero baino azkarrago bueltatuko direla”, baina tentuz egin dio so egoerari, une batetik bestera alda litekeelakoan: “Orain esan diezazuket astebeteko kontua izango dela, eta agian gaur arratsaldean zerbait gertatu eta bi aste dira; edo egun bat besterik ez. Guk hori ezin dugu jakin”.

Pilarearen zartatzearen berri udal iturrietatik izan zuen hark ostiral iluntzean bertan, eta Blas de Lezora gerturatzea erabaki zuen. “Hasiera batean joateko beharrik ez genuela esan ziguten, baina ni, badaezpada, berehala jantzi eta hurbildu nintzen. Ni lasaiago gelditzen naiz horrela, erabakiak hartu behar zirelako”.

Topoa lurperatzeko obrak
Zartatzearen kausa zein den asmatzeko hipotesi aski daude egunotan Antxon. Entzunenetako bat da, atarian egiten ari diren obren ondorio [goiko argazkian ikus daiteke aldamioa] izan litekeela pilarearen kaltetzea.

Aipatuenen artean dago, baita ere, topoa lurperatzeko obrek eragindako afekzioetako bat izan litekeela. Hasiera batean, baina, ez dirudi halakorik izan daitekeenik, hirigintza saileko arduradunak adierazi duenaren arabera: “Badirudi topoarekin ez duela zerikusirik”, baina errepikatu du bera ez dela aditua halako baieztapenik egiteko, eta oraindik kausa topatu beharko dela. “Hori teknikarien lana da”.

Udal erkidegoak, bien bitartean, teknikari bat kontratatu du jazotakoaren gaineko azterlan bat egin dezan. “Orain itxaron besterik ezin dugu egin, eta kudeaketa lanekin jarraitu”, gaineratu du Osak. Dena den, guzti honetan garrantzitsuena zer den badaki zinegotziak: “Azkenean, ez dela ezer gertatu, inor ez dela zauritu eta susto batean gelditu dela dena”.

 

Erlazionatutako edukiaBlas de Lezo 6ko eraikina ez da kolapsatuko, goizeko txostenaren arabera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.