Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pasaitarren lau garaipen Batel Ligako lehenean

Horietatik hiru San Juanek eskuratu ditu, eta bestea San Pedrok. Herrialdeko batel liga hamaika estropadakoa izango da.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2023/01/09

Pasaiako badian jokoan izan zen atzo (igandea) 2023ko Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropada, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatua. Jokoan izan ziren zortzi kategorietako estropadetatik, lau garaipen Pasaiako ontziek lortu zituzten.

Horien artetik lehena mutilen Haur Mailakoa izan zen. San Pedro Ak zakura eraman zuen lehena, B ontzia bigarren izan zelarik. San Juan laugarrena izan zen, eta Hibaika bosgarrena.

Nesken Haur Mailakoan, Hibaika Bk laugarren postua eskuratu zuen, seigarrena Hibaika Ak, eta zazpigarren eta zortzigarren izan ziren San Pedro A eta San Juan.

Nesken Promesa Mailan, berriz, San Juan A onena. Kategoria horretan zortzigarren izan zen Hibaika B, eta hamaikagarren San Pedro A. Atzerago gelditu ziren Hibaikaren eta San Pedroren beste ontziak.

Mutilen promesetan, berriz, bigarren izan zen San Pedro A, hirugarren San Juan A, eta laugarren eta bosgarren hurrenez hurren San Pedroren eta San Juanen B batelak. Hibaikarena, ordea, hamaikagarren sailkatu zen.

Nesken Gazte Mailan, San Juan A nagusi, Hibaika laugarren, eta arrosen B ontzia bosgarren. Gazte Mailan ere, baina mutiletan, beste garaipen bat San Juanentzat, hirugarren San Pedro, eta laugarren Hibaika.

Emakumeen Senior Mailan ez zen Oarsoaldeko batelik izan. Bai, ordea, gizonetan: San Juan A, D, C eta B hirugarren, bosgarren, zazpigarren eta zortzigarren izan ziren, hurrenkera horretan. Bi estropada horietan Kaiarribak egin zituen denborarik onenak.

Kategoria guztietako emaitzak xehetasunez ikusteko, klik egin esteka honetan (PDF artxiboa jaitsiko da).

Hamaika estropadakoa
Orotara, hamaika estropada izango ditu Gipuzkoako Batel Ligak, lehena izan zen igandekoa. Horietatik azkena apirilaren 11n izango da, Donibanen. Estropada hori Gipuzkoako Batel Txapelketako sailkapen estropada izango da aldi berean, finalak apirilaren 16an jokatuko direlarik. Euskadiko Batel Txapelketa apirilaren 22 eta 23an izango da jokoan, Zumaian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.