Lezoko Udala: "Aldundiak neurriak har ditzala horrelako istripuak berriro gerta ez daitezen"
Ostegunean Gaintxurizketan auto batek harrapatu zuen gaztea hil da. Udalak eta Don Bosco ikastetxeak dolumin mezuak zabaldu dituzte.
Hilaren 5ean auto batek emakume gazte bat harrapatu zuen Gi-636 errepidean, Gaintxurizketan. Hil egin da emakumea, jasandako zauriengatik. Lezoko Udalak doluminak adierazi dizkio hildakoaren familia eta gertukoei, eta eskaera egin du, Jesus Mari alkatearen adierazpenekin: “Aldundiari eskatu nahi diogu neurriak har ditzala eremu horretako istripuak berriro gerta ez daitezen”.
Hildakoaren omenez, gaur (astelehena), udaletxeko banderak erdizka igoko dituzte, “gertatutakoak min eta frustrazio handia eragin digu”. Aldi berean, Don Bosco Lanbide Heziketa Institutuak ere dolumin mezua zabaldu du sare sozialen bitartez.