Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraUdala

Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea aurkeztuko dute ostiralean

Bertan lanean arituko diren elkarteak bildu dira gaur eraikinaren aurkezpena egiteko.

Joxepa antoni aranberri Gaur lau eragileek egindako aurkezpena.
June Romatet Ibarguren
Errenteria-Orereta
2023/01/10

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko, SOS Arrazakeriako, Xenpelar bertso eskolako eta Badalabeko kideak elkartu dira gaur Itziar Ostolaza zinegotziarekin Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinaren aurkezpena egiteko. Datorren ostiralean irekiko dute herritarrak sartu daitezen eta lekua ezagutu dezaten, horretarako, 18:00etan aurkezpena egingo dute.

Eraikina, lehen udal liburutegia zena, orain herriko hizkuntzen eta pertsona anitzen topagune bihurtu nahi dutela azaldu du Ostolazak, eta horrekin, herriaren bizikidetza linguistikoari ekarpena egin nahi diotela. “Herritarrek ikusiko zuten urte luzetan erabilera ezberdinak izan dituen eraikin hau obratan egon dela eta datorren ostiraletik aurrera berrantolaketa bat izango du, funtzio eta helburu berriekin”, esan du zinegotziak.

Gaur bildu diren eragileek hartuko dute parte eraikin berrituan, eta bakoitzak bere espazioa izango du solairu ezberdinetan banatuta. Ostolazak gaineratu du udalarentzat garrantzitsua izan dela eraikina berdefinitzea: “Badalab hona iritsi zenean aukera hori ikusi genuen eta horrela herrian lan egiten duten beste hiru eragilek egoitza berria dute”.

Azkenik, eraikinari izen berria jarri diotela ere azpimarratu du Ostolazak, Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea jarri diotela 1865ean jaiotako emakumeagatik. Ehun lantegian egiten zuen lan eta zinegotziak esan du agian ehuntzen eta saretzen lagundu dezakeela horrek ere; hala ere, batez ere euskararekin zuen loturagatik eta bertsolari izateagatik jarri diote izen hori. “Gizarte hartako hainbat tabu hautsi zituen eta gainera haren osaba zenaren izena duen eraikinetik gertu egoteak ere badu xarma hori”, aitortu du Ostolazak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.