Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Urte berria, kultur agenda berria

Urtarriletik maiatzaren bukaerara arte 54 kultur ekitaldi izango dira herrian. Udalak herritar ororentzat direla azaldu du.

Jesus Mari Martiarena alkatea eta Xanti Val Kultura teknikaria arduratu dira egitaraua aurkezteaz.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/01/10

Lezoko Udalak urtarriletik maiatza bukaerara arteko prestatu duen kultur agendaren berri eman du. Orotara 54 proposamen landu ditu, ia denak Gezala Auditoriumean garatuko direnak. Kalean nahiz Tomas Garbizu Musika Eskolan ere egingo dituzte horiek; azken horretan, Lesoinuren barruko zenbait (martxoaren 17tik 30era egingo dute Lezoko Aste Pedagogiko eta Musikala). “Egitarau zabala eta sakona antolatu du aurten ere udalak. Herriari bizia ematen dioten jarduerak dira eta publiko guztiei zuzenduak, denetarik eta denontzat egongo da”, azaldu du Jesus Mari Martiarena alkateak.

Haur eta helduentzako antzerkia, zinema saioak (Lezoko Zinema Ttikiarenak gehienak), dantza, musika, hitzaldiak, literatur solasaldiak… Denetik da egitarauaren barruan. Udalak eskerrak eman dizkie antolaketan izan direnei (Andreone Udal Liburutegia, Tomas Garbizu Musika Eskola nahiz Kultura Saila), baita agendari ekarpena egin dioten Lezoko Zinema Ttikiari eta Lezo-Jaizkibel Mendi Lasterketari ere.

Xanti Val Kultura teknikariak nabarmendu du ekitaldi gehien-gehienak euskaraz direla. Aldi berean, Lesoinuk herrirako duen garrantziaz ohartarazi du.

Gaur aurkeztu dute egitaraua. Etxez etxe eskuorria banatuko dutela adierazi dute udal ordezkariek. Hala ere, horren bertsio digitala ere eskura daitekeela adierazi dute.

Nabarmentzekoak
Egitarauaren barruan, hainbat ekitaldi nabarmendu dituzte udal agintariek. Adibidez, asteburu honetako bat: Hika Teatroa konpainiak Toto lan berriaren Euskal Herriko estreinaldia Lezon egingo du igandean, 19:30ean Gezalan. Gainera, antzerkiaren atalean, otsailaren 25eko Tuppersex, maiatzaren 7ko El nadador de aguas abiertas, eta maiatzaren 14ko Sexbedinak obrak nabarmendu dituzte.

Musikaren alorrean, Lesoinuz gain, Ilargi Arrizabalagak Beldurrarekin dantzan diskoa herrian aurkeztuko du hilaren 29an (19:30ean Gezalan), eta gauza berbera egingo du Iñaki Labakak otsailaren 4an (19:30), Itzultzeko garaia-ko hamahiru kantuak zabaltzeko. Bi kontzertuak Gezalan dira. Ane Espina lezoarrak eta Garazi Goñik atzeratutako emanaldia otsailaren 11n (12:30) egingo dute Gezalan.

Lezo-Jaizkibel Mendiko Lasterketaren egitarauaren barruan (otsailaren 26an da lasterketa), Alex Txikon kirolari bizkaitarrak hitzaldia emango du otsailaren 23an, Gezalan.

Bestalde, bi dantza emanaldiri sona eman diete udaletik: otsailaren 19ko Los perros-i, eta martxoaren 26ko Abundance-ri. Biak Gezalan dira, 19:30ean.

Gezala Laguna Txartela eta sarrerak
Gezalan izango diren ekitaldi guztietarako sarrerak Lezoko Udalaren webgunean salgai izango dira. Baita Gezala Laguna Txartela ere: 25 euroko kostua du txartel horrek, eta jabeek hainbat deskontu eta abantaila balia ditzakete. Adibidez, Gezalako sarreretan (ohikoak 8 eurokoak dira), hiru euroko deskontuak eskura daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.