Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Programa zabala aurkeztu dute gaur Lekuona Fabrikan

Antzerki eta kontzertu programazio zabala izango da urtarriletik martxora bitarte.

Iker Tolosa eta Maite Gartzia gaur Lekuonan egindako aurkezpenean.
June Romatet Ibarguren
Errenteria-Orereta
2023/01/10

Gaur aurkeztu dute urtarrila eta martxoa artean, Lekuona Fabrikan eta Niessenen, eskainiko den arte eszeniko eta musika programazioa. Maite Gartzia, Errenteriako Kultura zinegotzia, eta Iker Tolosa, Kultur teknikaria, aritu dira eta Gartziak esan du programazioa zabala izango dela eta adin tarte guztietarako prestatu dutela.

Urtea hasi eta gutxira eman zioten hasiera programazioari hilaren 7an, D’click konpainiaren Latas zirku emanaldiarekin. Programazioan hurrengoa, datorren ostiraleko ikuskizuna da: Maduixa Teatrek Lù antzezlana egingo du. Sormena eta irudimena erabiliz bizitzaren gordintasunetik ihes egiteko ahalmenaren inguruko erreflexioa egitea du helburu konpainiak. Tolosak gaineratu du ikuskizun berezia dela: “Taulan gainean egiten dute ikuskizuna, proiekzioekin, eta ikusleak taulan, antzezleen inguruan esertzen dira”. Publiko txikiarekin aritzen direnez, bi pase egingo dituzte, bata 17:30etan eta bestea 19:30etan.

Hilaren 19an, sorlekuan egiten den programa baten emaitza izango dute Lekuonan 18:00etan. “Legamia izeneko programa bat dugu, bertan antzerki, dantza, eta zirko konpainien prozesuak hartzen ditugu eta horiek herriko eragile ezberdinekin bateratu”, azaldu du Tolosak. Esna izeneko ikuskizuna izango da, Doos kolektibo eta Marie de Jonghek sortutakoa eta gazte baten trantsizioa kontatzen dute bertan. Saioa sortzeko, Gehitu eta Naizen taldeekin informatu dira, eta Egiluze eta Koldo Mitxelena ikastetxeekin lan prozesu bat egin dute, horrela, ikastetxe horietako ikasleek ikuskizuna ikusi eta gero geletan hausnarketak egiteko.

Hilabetea bukatzeko, 29an Atx Teatroren Lubaki lainotsua antzerkia Niessen auditorioan egingo dute. Kultur teknikariak esan du lehenago beste hirutan saiatu direla antzerkia programatzen baina ezin izan dutela Covid-19agatik. Pieza horretan, Lubaki batean dagoen pertsona baten historia kontatzen du, baita belaunaldi ezberdinen arteko komunikazio eta talkak ere.

Otsaila hasteko, 11ean La Sra. Tomasa talde katalanaren kontzertua izango da. Zazpi lagunek osatzen duten taldeak, doinu latinoz eta elektronikoz beteko dute Lekuonako oholtza 20:00etan. Eta egun bat beranduago, 12an, Teatro Corsarioko kideek La Celestina Infernal lana eskainiko dute. “Hau ez da adin tarte guztientzako antzerkia, erotismoa, indarkeria eta heriotza baitituzte ardatz”, esan du Tolosak. Txotxongilo handiekin egiten dute lan eta umore beltza landuko dute 19:00etan egingo duten ikuskizunean.

Hilabeteari amaiera emateko, 24ean El Cuento de Persépolis ikuskizuna oholtzaratuko dute La Coja Dansako kideek 18:00tan Niessenen. Eszenan ikus entzunezkoak txertatzen ditu taldeak, eta hiru planeta ezberdinetan dauden neska batzuen inguruan hitz egiten dute horiekin.

Martxoa hasi eta bosgarren egunean Artedrama eta Axut! konpainiek Hondamendia, Zaldibarko Zabortegia eta Covid-19 birusa gai dituen antzerkia, oholtzaratuko dute. 19:00etan hasiko da ikuskizuna eta Niessen Kulturgunean izango da.

Martxoaren 24ean berriz, Mar-Mar taldearen Arrainak Bihotzean ikuskizuna Niessen Kulturgunean izango da, 18:00etan eta adin guztietarako lana da. Hurrengo egunean, 25ean, En Tol Sarmiento eta Buhos taldeen kontzertua Lekuonan izango da, 20:00etan. Programazioarekin bukatzeko, 26ean A Panadaría eta CDN taldeek Las Que Limpian lana egitera igoko dira Niessengo oholtzara. Hoteletako garbitzaileen inguruko kontakizuna izango da, turismo eredutik abiatuta horrek dakarren gizartearen istorioa.

Hiru hileko honetako sarrerak ostegun honetan jarriko dira salgai, 12an 12:00etan. Sarrerak sarrerak.errenteria.eus webgunean egongo dira eta ikuskizunen aforoaren %10a Lekuona Fabrikan jarriko dute, webguneetan moldatzen ez direnentzat direla argitu du Gartziak. Helduentzako ikuskizunak 9€koak izango dira, familiei zuzendutakoak 3,5€koak, eta musika kontzertuak 10€koak, gainera, Kultura txartelaren titularrek %20ko deskontua izango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.