Bueltan da paperezko kultur agenda
Hilabetero argitaratuko da paperezko agenda, eta herriko hainbat tokitan eskuratu ahal izango da.

Kultur agendaren paperezko bertsioa berriro ere martxan jarri du Errenteria-Oreretako Udalak. Hilabetero argitaratuko dute eta udal eraikinetan, turismo bulegoan, nahiz herriko auzoetako komertzio ezberdinetan hartu ahal izango da. Hala ere, onlineko bertsioak ere martxan jarraituko du kultura.errenteria.eus webgunean.
Agendan udalak antolatutako ekintzak egoteaz gain, beste edozein eragilek prestatutakoak ere agertuko dira. Horretarako, hilabetearen hasieran formulario bat bete beharko dute eragileek.