Ostiralean egingo dute urtarrileko Arkahitzak saioa
Kepa Isasik, Haira Aizpuruak, Maddi Agirrek eta Manex Agirrek abestuko dute.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/01/arkahitzak_urtarrila.jpg)
Bertsozaleek hileroko zita izango dute datorren ostiralean, hilak 13an, Arkaitzan. Tabernak urtarrileko Arkahitzak saioa 23:00etan hasiko da, eta bertan abestuko dute Kepa Isasi Salaberriak, Haira Aizpurua Ibargaraik, Maddi Agirre Epeldek eta Manex Agirre Arriolabengoak. Gaiak jartzen Haritz Casabal Pikabea arituko da.